XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta egunetik egunera aien utsak zuzentzen nekatzen zen bitartean bere egitekoaz zabartu egingo zen; eta bear bada, bere buruaz aazturik, ez zuen besteen onerako gauza onik egingo.

Izan ere, zenbat aldiz geiegizko buruausteekin geure baitatik atera egiten gera; gerok gera, baiña ez gaude geurongan.

Bada, inguruko gauzetan batetik bestera gabiltzala, ez gera geuron buruaz oroitzen.

Esango al dugu, bada, berekin bizi zela urrutiko lurraldera joan zen seme ura eta an, jasotako ondorea jandakoan, ango bizilagun batekin itzemanik txerri zai jarri zena eta txerrien janariaz irrika zegoena, bera gosez iltzen aurkitzen zelako?.

Ala ere, galdu zituen gauzak bururatzen asi zenean, ara zer esanerazten dion Idazteunak: Bereganatu zenean, esan zuen: zenbat langille nere aitarenean, ogia nai ezik!.

Beraz, berekin bazegoen, nola itzuli zen beregana?.

Orregatik esaten nuen nik: gizon arrigarri au berekin bizi zela, atergabe bere buruari begira zegoen ezkero, Egillearen begien aurrean bere barruna ikusiz eta beti bere burua aztertuz, aren espirituaren begiek ez zuten beiñere aldegin urrutira.

- Pedro-k. Beraz, nola artu bear da Pedro apostoluak diona, espetxetik aingeruak atera zuenean: Orduan Pedro-k bere senera biurturik, ala esan zuen: Oraintxe dakit Jaunak bere aingerua bidali didala, Erodes-en eskuetatik eta judutar erri osoaren ikusmiratik atera nindezan?.

- Gregorio-k. Guregandik, Pedro, bi eratara ateratzen gera.

Edo animaren pekatuengatik geurok baiño beerago amiltzen gera; edo Jainkoa ikusteko ematen zaigun graziaz geurok baiño gorago jasoak gera.

Txerriak larretu zituena bere zorakeriaz eta lizunkeriaz bera baiño beerago amildu zen bezala; bestea, berriz, aingeruak onik atera zuena, bere giza-izakeratik gorago jasoz, beragandik urrun egon zen noski, baiña bera baiño gorago.

Biak, beraz, bereganatu ziren: ura bere bizitzako oker-bidetik bere biotzera babestu zenean; au, bere otoitz bikaiñaren gaindegietatik bere baitara jeitxi zenean.

Beraz, Benito agurgarria bakardade artan berarekin bizi izan zen, bere gogoaren barruan gordetzen zenez;(...).